Jarduerak - Denboraldia - Zikloturismoa - Kriteriuma - Luchon Baiona - Ahari Iurreta
Elkartearen Eguna - Kofradiak - Bizikleta Festa - Urkiolara Igoera - Laixiar Sariak
Eguna: 2011/09/25 Ordua: 09:00
Hogeitalaugarren urtez jarraian Iurreta Txirrindulari Elkarteak Ahari Iurreta Zikloturismo martxa antolatu dugu. Datorren irailaren 25ean goizeko bederatzietan bilduko gara Aita San Migel Plazan, martxaren 95 kilometroei hasiera emateko.
XXIV. Ahari Iurreta Martxak iazko ibilbide berbera izango du. Martxari hasiera neutralizatua emango zaio Miotari bira emanaz, ondoren Bizkaiko Begiratokitik igaroko da bakoitzak nahi edo ahal duen abiaduran Aulestitik kostalderantz hurbiltzeko. Bueltan Milloi eta Trabakua igo beharko dute bizikleta zaleek Iurretara itzuli aurretik. Ibilbidean zehar bi hornidura-gune egongo dira (1 likidoa).
XXIV. Ahari Iurreta Martxa Bizkaiko txirrindulari federazioko egutegian sartuta dago. Inskripzioa 10 eurokoa izango da lizentzia duten txirrindularientzako eta lizentzia barik 22 eurokoa. Izen ematea probaren egun berean izango da goizeko zortziretatik aurrera.
© Julen Ozaetak garatua.