Lan asko & Sari gutxi

Udazkenaren etorreraz batera amaitu den aurtengo denboraldia bikaina izan da  munduko emakumeen txirrindularitzarentzat.
Azken urteetan ziklo-krosean ibilitako Hanka Kupfernagel txirrindulari beteranoaren berpiztea aipagarria izan bada ere, beste hainbatek ere harritu gaituzte amaitzear dugun denboraldian.

Stuttgart-eko munduko txapelketen ondoren, nazioarteko egutegiak utzi duen palmaresari erreparatzea besterik ez dago, emakumeen hiru belaunaldi ibili direla elkarrekin lehian ohartzeko. 

Gaitasun handiko txirrindulari gazteak topatu ditugu, eta baten bat nabarmentzearren, konturatu gara Marianne Vos-en bide bertsutik datorrela 2008an maillot ostadarra jantziko duen Marta Bastianelli italiarra.

Holandarraren adin bereko txirrindulari honek gazteen kategorian ere erakutsita zeukan bere kasta. Iurretan “Joane Somarriba” saria eman zioten eta, irailaren hasieran, Plouay-n abisu serioa bidali zien bere lehiakideei.

Hemendik aurrera, ezin ahaztu ditzakegu Stephanie Pohl alemaniarra, Mara Abbot amerikarra, Belen Garcia espainiarra, Natalia Boyarskaya errusiarra eta Lang Meng txinatarra. Azken hau dela eta, Sumatzen da Pekinen azken bi urteetan egindako lana, eta hark eman dezakeen fruitua.

Garak babesten duen Emakumeen Sariaren bidez, gure herriko emakumeen txirrindularitza bultzatu nahi dugu, eta hurrengo Joko Olinpikoetarako Baskoniako selekziorik izango ez dugun arren, badaude zenbait talentu Lakuako Gobernuaren Euskadi Kirol Fundazioak kontuan hartu beharko lituzkeenak.

Dorleta Zorrilla, Ana Usabiaga eta Ane Santesteban txirrindulariez ari gara, jakina, burura etortzen zaizkigun lehen hiru izenak aipatzearren. Kirolaren norabidea ezartzen dituztenek aintzakotzat hartu beharko lukete, gehiago eta hobeto, hemen duguna.

Txirrindulariei arreta egiteaz ari gara, oinarrietan egiten den lan handiaz ari gara, baina haratago joanda, ezin dugu aipatu barik utzi hemengo lasterketa egutegi urria eta maila handikoa. Inguruko herrialdeek ere nahi lukete eurentzako! Izan ere, nazioarteko maila duen gure etapakako lasterketa Europako eta, hainbatetan, munduko onena dela diote taldeetako zenbait zuzendarik. Harro esango dut, Emakumeen Biraz ari naiz. Gogoan hartu.

 


 

El comienzo del otoño ha supuesto el cierre de una temporada brillante para el ciclismo femenino mundial.
Del resurgir de corredoras veteranas como Hanka Kupfernagel, relegada al ciclo-cross durante los últimos años, hasta el bislumbre de una pléyade de ciclistas que han roto los esquemas de la campaña que termina.

Con los Campeonatos del mundo en Stuttgart, el palmarés de las pruebas más importantes del calendario internacional no puede ser más esclarecedor: tres generaciones de féminas se han codeado dentro del pelotón.

Acentuando nuestro interés en los nuevos talentos que hemos descubierto, observamos que tras los pasos de Marianne Vos estaba la italiana Marta Bastianelli, quien vestirá el maillot arco iris durante 2008.

De la misma edad que la holandesa, esta corredora ya había dado muestras de su clase desde la categoría de juveniles. Fue distinguida con el premio “Joane Somarriba” en Iurreta y a primeros de Septiembre envió un serio aviso a sus rivales en Plouay.

En lo sucesivo no podremos tampoco olvidarnos de la alemana Stéphanie Pohl, la americana Mara Abbot, la española Belén García, la rusa Natalia Boyarskaya y la china Lang Meng.  Se intuye ya Pekin y el trabajo durante los dos últimos años deberá dar sus frutos.

Con el “Emakumeen Saria” de Gara, hemos tratado de potenciar el ciclismo femenino en nuestro país y aunque no dispongamos de nuestra selección de Baskonia para los próximos Juegos Olímpicos, hay varios talentos que deberían estar ya en el punto de mira de la Fundación Euskadi Kirola Fundazioa del Gobierno de Lakua.

Nos referimos sin duda a Dorleta Zorrilla, Ana Usabiaga y Ane Santesteban, por poner los tres primeros ejemplos que nos vienen ahora mismo a la memoria. Quienes rigen los destinos del deporte, al menos en la CAV, tendrían que considerar más y mejor lo que tenemos.

Y no sugerimos únicamente que se preste atención a las corredoras y/o al gran trabajo que se realiza en la base, sino también al exiguo calendario de pruebas con un nivel excelente, que para sí quisieran otros países de nuestro alrededor, y que culmina con una prueba internacional por etapas catalogada por muchos directores de equipos allende nuestras fronteras como la mejor carrera de Europa e incluso del mundo. Modestia aparte, es la “Emakumeen Bira”. Tomen buena nota. 

 

 

Iurreta , 1 / 10 /2007. Agus Ruiz Larringan .

 

tidyhtml
Euskera Castellano Français English Home