Bide Gorria Bizikletentzat |
|
Egin den bidea ez da bizikletak soil-soilik usatzekoa. Oinezkoen eta txirrindulariek konpartitu behar dute, horrela markatuta baitago, eta horrek bizikidetza-arazo larriak sortzen ditu. Jendearen pasealeku bihurtu da, eta herriko edozein pasealekuko espaloitan bezainbat jende ibiltzen da handik. Jaieguna bada eta eguraldi egokia egiten badu, bereziki, hura jendetza: bidea alderik alde hartzen duten paseatzaile multzoak; datozen oinezkoak batzuetan eskuinetik etortzen zaizkizu, ezkerretik beste batzuetan eta slalom eginez ibili behar duzu; erdi-erditik doan horrek norantza egingo du? Eskerrerantz ala eskuinerantz? Egoera ez da erosoa, ez paseatzaileentzat ez eta txirrindularientzat ere. Jendeak paseatzeko lekuak behar ditu, bidegorri berria egokia da horretarako, eta jendea hortik ibiltzeari oso normala deritzot, baina txirrindulariak errepideera bidali behar al gaituzte? Egoera gaizki planteatuta egin den obra baten ondorioa da. Bizikleta-bideak bizikletentzat soilik behar zuen izan, txirrindulariak errepideetik ateratzeko. Oinezkoek paseoan eroso ibiltzeko bidea ere merezi dute. Asko kostatzen al zen bizikidetza-egoera zaila aurreikustea, eta bizikleta-bidearen paralelo oinezkoentzako beste bat eraikitzea? Kanala estaliz, esaterako? Arazoa konpondu ezean, oinezkoen eta txirrindularien arteko haserreen lekuko izango gara, txirrindulariek istripuak izango dituzte erorita edo eta oinezkoak harrapatu egingo dituzte. Gertaera lazgarririk gertatu baino leen, konponbidea behar dugu. Lanean hasi herrialdeko udalak eta Foru Aldundiak.
Iñaki. Baskonia |
© RobertoCuesta WebDesign