Bizikletak Noizko?

Joan zan asteko egunkarietan, Durangoko Udalak trafiko arazoak konpontzeko azterketea egin dauela argitaratu zan. Irakurri ahala konturatu nintzan bizikletarik ez zala inon aitatzen, harrigarria!

Honen haritik, gogora ekarri gura dot, irailaren 22an ospatu zan “Euskal Udalerriak autorik gabe” izeneko eguna dala eta, Durangoko Udala ez zala agertzen aldarrikapen horri atxikirik, komunikabideetan zabalduriko zerrendan. Antza danez, Leber enpreseak egin barri dauen informearen arabera, gure Udaleko agintariek ez dabe aurreikusten bizikletea erabilterik.

Tamalgarria. Gatx egiten jat Durangaldea bizikleta barik ulertzea, inguru egoki-egokia da-eta, bizikletan batera eta bestera joateko: Tabiratik Matienara, Landakotik Izurtzara, edo Iurretatik San Faustora. Sujerentzia baino ez bada be, azterketea egin dauen enpreseari eta baita gure agintariei be, zera esango neuskie: programetan dabezan kultura-trukatze bidaietan, egin daiela bisitatxo bat Belgikako Brujasera edo Holandako Maastrichera. Klima gogorra daukie han, gure negua baino gogorragoa, eta, halan da guzti be, eredu dira, automobilaren eragin kaltegarriai aurre egiteko orduan.

Eta, hiri horreek ezagutzen baditue, ekin lanari!

Iurreta , 2003ko Urriaren 31a.

Agus Ruiz Larringan

 

tidyhtml
Euskera Castellano Français English Home