Kotxerik Gabeko Egun Bat Bakarrik

Astelehenean bertan, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburu Nuria Lopez de Gereñuk, “mugikortasunaren inguruko hausnarketa” egiteko deia egin zigun herritarroi. Geuk eskatzen diogu Nuria Lopez de Gereñuri hausnarketa egin dezala Abiadura Handiko Trenaren inguruan. Egun hauetan garraio publikoa erabili behar dugula azalduko dute, kotxeek sortzen dutela kutsaduraren zatirik handiena eta abar. Baina kotxerik gabeko eguna pastasen denean, urteko 364 egunetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren politikak norberaren kotxea gero eta gehiago erabiltzera bultzatzen gaitu. Garraio publikoa ez da nahikoa herri ezberdinen arteko loturak egiteko, askotan maiztasun gutxikoa da, garestia da... Horrelako balditzetan, jende gehienak ez du garraio publikoa erabiltzen eta bere kotxea erabiltzen du, noski! Egun batean bizikletaz agertu, kotxea erabiltzeko kaleak mugatu...baina beste egun guztietan gero eta autopista gehiago jarri, gero eta kotxe gehiagoz betetzeko, gero eta mugikortasun jasanezinagoa egiteko. Bizkaiko Foru Aldundiak, benetan mugikortasun-politika jasangarria bultzatu nahi badu, goitik behera aldatu behar du bide-azpiegituren politika. Autopista gehiago ez egin, Super Sur delakoa gelditu, eta horretan inbertituko lukeen diru mordoa, garraio publiko duina, arina, nahikoa eta merkea bultzatzeko erabili.

 

 

Arantza & Andoni, Bizkaia.

 

tidyhtml
Euskera Castellano Français English Home