Jarduerak - Denboraldia - Zikloturismoa - Kriteriuma - Luchon Baiona - Ahari Iurreta
Elkartearen Eguna - Kofradiak - Bizikleta Festa - Urkiolara Igoera - Laixiar Sariak
Gabon Zahar eguneko lehen Urkiolara igoera orain dela 25 urte baino gehiago ospatu zen Iurreta Txirrindulari Elkarteko irteera arrunt bat bezala. Urteen joan etorrian, inguruko beste elkarte eta bizikleta zale asko batu zaizkigu gure ekimenera. Ez da martxa zikloturista bat, bizikletaz gozatzen duten Durangaldeko kirolari guztien arteko urteko azken irteera baizik. Beraz, ez dago ez hornikuntza gunerik, ez izen-ematerik, ezta beste edozein martxatan aurki ditzakezun hainbat erraztasun.
Ibilbidea laburra da, Iurretan hasi (Goiuria Kultur Gunea, Zubiaurre 2) eta Urkiolako Santutegiraino, 12km.
Hala ere, irteera urtea era osansungarri eta adiskidetasun paregabean agurtu nahi duen edonori irekita dago. Beraz, hemendik Abenduaren 31an arratsaldeko 15:15etan Urkiolara bizikletaz igotzeko konbidapena luzatzen dizugu.
© Julen Ozaetak garatua.